
- Editorial:
- KAIRÓS
- Año de edición:
- 2017
- Materia:
- Ensayo/Ciencias sociales
- ISBN:
- 978-84-9988-566-7
- Páginas:
- 156
- Encuadernación:
- Bolsillo
ERNE ETA BARE, IGELAREN PARE
MEDITAZIOA HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT
SNEL, ELINE
Gaur egungo haurrak geldiezinak izan ohi dira, eta nekez kontzentratzen dira. Batzuei lo hartzea kostatzen zaie; beste batzuk estresatuta daude. Nola lagundu baretzen eta erlaxatzen? Nola lortu egiten ari diren horretan kontzentra daitezela?
Meditazioa tresna sinple eta eraginkor bat da: oso ongi egoki¬tzen da haurren premietara, eta berehalako onurak ekar diezaz¬kieke.
Liburu honetan, zenbait istorio ageri dira, bai eta ariketa sinple eta labur batzuk ere, haurrek egunero egin ditzaketenak. Liburua 5 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da, ariketak elkarrekin egin ditzaten.
Egileak Jon Kabat-Zinnek garatutako mindfulness-metodoan oinarritu ditu bere teknikak. Emaitzek erakutsi dute ariketa hauek egiten dituzten haurrek hobeto lo egiten dutela, gehiago kon¬tzentratzen direla, bareagoak direla eta seguruago sentitzen direla.
Erne eta bare, igelaren pare liburuak salmenta-arrakasta handia izan du Herbehereetan eta Frantzian, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.